Azpeitiarrek Gipuzkoako Herriarteko bertso txapelketako aurreneko hitzordua izango dute bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko ots. 9a, 13:03

Erniarraitz 1 taldeko kideak igoko dira  Sanagustingo oholtzara: Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Uranga bertsolariak, Oihana Labiano ordezkaria, Gurutze Oiarzabal gai-jartzailea eta Oihana Aranguren epailea. Parez pare izango dute Oiartzungo Lexoti taldea. Bertso saioa 22:30ean hasiko da, eta sarreran doan izango da.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko azpeitiarren taldeak (Erniarraitz 1 taldeak) Gipuzkoako Herriarteko bertso txapelketako aurreneko hitzordua izango du bihar, hilak 10, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita.

Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Uranga bertsolariak, Oihana Labiano ordezkaria, Gurutze Oiarzabal gai-jartzailea eta Oihana Aranguren epailea izango dira bihar Sanagustingo oholtzara igoko direnak, eta aurrez aurre izango dituzte Oiartzungo Lexoti taldeko kideak. 

Bertso saioa hasi aurretik, sabelak betetzeko tartea izango da, eta horretarako bertso afaria antolatu dute Sanagustinen. Afarirako txartelak salgai daude kulturgunean bertan eta Orkatzen, 20 eurotan. Bertso saiorako sarrera, berriz, doan izango da.