Go!azen ikuskizuna eskainiko dute hilaren 25ean Soreasun

Uztarria.eus 2017ko ots. 9a, 10:11

Bi emanaldi eskainiko dituzte, ordu ezberdinetan. Datozen egunotan jakinaraziko dute ikuskizunerako sarrerak noiz eta non egongo diren salgai.

ETB 1eko Go!azen telesailaren antzezlana eskainiko dute Soreasu antzokian, otsailaren 25ean, zapatua. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan. Sarrerei dagokionean, datozen egunetan jakinaraziko dute zeintzuk izango diren salmenta guneak eta sarrerak salgai egongo diren egunak.