Domina banarekin itzuli dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak Andoaingo piano jardunalditik

Uztarria.eus 2017ko ots. 8a, 10:29

Joan den asteburuan, otsailaren 4an eta 5ean, Andoaingo piano jaialdiaren XII. edizioa izan zen, eta urtero bezala, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten bertan. Guztira, Juan Antxietako 36 ikaslek hartu zuten parte jaialdian, eta parte-hartzaile bakoitzak domina bana eskuratu zuen. Urrezko bederatzi domina, zilarrezko 26 eta brontzezko bat eskuratu zituzten denera musikari azpeitiarrek. "Giro ederraz gozatu" eta beste ikasleen emanaldiak ikusteko aukera izan zuten Juan Antxietako ikasleek.