Emaitza gazi gozoak lortu dituzte Xaputarrek, ligako laugarren jardunaldian

Uztarria.eus 2017ko ots. 7a, 13:22

Joan den zapatuan, otsailaren 4an, jokatu zuten Azpeitiko Xake Taldeko kideek Tadekako Gipuzkoako Xake ligaren laugarren jardunaldia. Bigarren mailan, Xaputarrak A taldeak Beasaingo Alfil B talderan aurka jokatu zuen, eta 3 eta 1eko emaitza lortu zuten. Patxi Isasmendik eta Eneko Alberdik irabazi egin zituzten euren partidak, eta Alberto Urkiak eta Aitor Elustondok berdinketa lortu zuten.

Xaputarrak B taldeak Bergarako Zaleak taldearen aurka jokatu zuteneta 0-4 galdu zuten. Julen Uranga, Aner Alonso, Markek Zubimendi eta Yuossef Chalal izan ziren jokatu zuten gazteak.

Emaitza horiekin Xaputarrak A taldea hirugarren sailkatua dago ligan, 8,5 punturekin. Hala, hasierako helburua lortzear daude: igoera fasera sailkatzea. Xaputarrak B taldea, aldiz, hirugarren mailan bederatzigarren dago sailkatua 2,5 punturekin