Eneritz Fernandez: "Denei ezin zaie gustatu egiten duguna"

Urola Kostako Hitza | Besterik | Artikulua
2017-02-07 10:46

La Sexta Espainiako telebista kateko Equipo de investigacion saioan egin du lan Eneritz Fernandezek (Azpeitia, 1992), duela urte eta erdi ingurutik. Lan erritmo "azkarra" dutela azaldu dio Fernandezek Urola Kostako Hitzari.

Zein da zure egitekoa Equipo de investigacion saioan?

Ikus-entzunezko Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa masterra egiten ari nintzela hasi nintzen bekadun moduan, eta orain lanean ari naiz. Batez ere, erredakzio laguntzaile lanak egiten ditut: gaiak landu, elkarrizketak lotu, elkarrizketak egin eta transkribatu. Horrez gain, askotan, produkzio lanetan ere aritzen naiz, hala nola erredaktoreen eta kameren bidaiak antolatzen, dietak egiten, bidaietako gastuak kudeatzen, lokalizazioak lortzen, materiala kudeatzen…

Nola egiten duzue lan?

Erreportaje bakoitza egiteko hilabete izaten dugu. Lau fasetan banatzen ditugu erreportajeak, eta fase bakoitza astebetekoa izaten da. Lehen fasean ikerketa egiten dugu; bigarrenean, aurre-produkzioa; hirugarren astean, grabatu; eta laugarrenean, erreportajea muntatu. Grabaketa astean Espainia osoan barrena ibiltzen gara, eta, gaiaren arabera, Europako herrialde batzuetara bidaiatzen dugu. Lan erritmoa oso azkarra da, fase bakoitza zorrotz errespetatu behar delako.

Gaiaren arabera ere zailduko dira zenbait lan, ezta?

Jende asko elkarrizketarako prest agertzen da telefonoz deitzean, baina elkarrizketarako data eta ordua jarritakoan atzera egiten dute batzuek.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa