Serigrafia tailerra abiatuko dute Dinamoan

Uztarria.eus 2017ko ots. 7a, 11:09

Martxoan zehar eskainiko dute ikastaroa, asteazkenetan eta zapatuetan. Izen-ematea zabalik dago, eta matrikula 20 euro ordaindu beharko da. Plazak mugatuak dira.

Eskaintza berri batekin dator Azpeitiko Sorgintza Gunea; izan ere, martxora begira serigrafia tailerra antolatu dute Dinamoan. Saioak martxoaren 1etik 25era eskainiko dituzte, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 13:00etara. Eskolak Dinamoan (Soreasu antzokiaren ondoan) eta Naiart dendan eskainiko dituzte, Alaitz Alberdik eta Mikel Alberdik.

Izen-ematea zabalik dago dinamoa.eus webgunean, eta 20 euro ordaindu beharko da. Plazak mugatuta daude, eta gehienez 15 pertsonak har dezakete parte. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a izango da.