Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko ots. 7a, 10:04
Azpeitiko udaletxea.

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2016-2019 onartzea eta baita 2016. ekitaldiko diru-laguntzen eranskina ere,  Sorkuntza bekak emateko  oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, otsailak 7, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2017ko urtarrilaren 16an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ezkustako eraikuntza eraisteko Udalaren eta jabetzaren arteko hirigintzako hitzarmena onartzea.

3.- Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2016-2019 onartzea eta baita 2016. ekitaldiko diru-laguntzen eranskina ere.

 4.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea. 

5.-  Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, Sorkuntza bekak emateko  oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

6.- 25 urte baino gehiago dituztenentzat eta langabezian edo kontratuaren % 50eko murrizketa dutenentzat arlo arautuan edo ez arautuan formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea. 

7.- Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

8.- 2016. Udalaren aurrekontuan  5. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzeko Alkatetzak 2016ko azaroaren 16an emandako Ebazpena onartzea.

9.-  2016. Kirol Patronatuko aurrekontuan 1. zk duen kreditu aldaketa onartzeko alkatetzak 2016ko abenduaren 29an emandako ebazpena onartzea.

10.- Alkatetzak 2016ko maiatzean emandako ebazpenak.

11.- Mayors for peace sareari atxikimendua adierazteko mozioa.

12.- Galdera eta erreguak.