Karnabalak 2017

Mozorro tailerrak egingo dituzte Ingurugiro Etxean datozen bi igandeetan

Uztarria.eus 2017ko ots. 6a, 17:23
Mozorro tailerra iragartzeko egin duten kartela da hau.

Hilaren 12an 9 eta 11 urte bitartekoentzat emango dute; eta 19an, berriz, 12 eta 14 urte bitartekoentzat. Bi saioak 10:30etik 12:00etara izango dira eta bietarako izen-ematea asteazkenean itxiko dute; plazak mugatuak dira eta izena ematea, doan. Inauterietako jantziak etxeko oihalak eta arropak berrerabiliz egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Familiekin programaren barruan, Inauterietarako mozorro tailerrak antolatu dituzte Ingurugiro Etxea museoan datozen bi igandeetarako, otsailak 12 eta 19. Museoko arduradunek azaldu dutenez, "Ingurumenaren aldeko baloreak sustatzeko eta ingurumenaren balioa familian ezagutzeko" helburuarekin jarri dute martxan Familiekin programa. Horrela, mozorro tailerren asmoa da parte hartuko dutenek Inauterietako jantziak etxeko oihalak eta arropak berrerabiliz sortzea.

Bi adin-tarterentzat prestatu dituzte tailerrak. Bietan, parte-hartzaileek material batzuk etxetik eraman beharko dituzte. Igande honetan, hilak 12, 9 eta 11 urte bitartekoek izango dute parte hartzeko aukera; kirol-jertse edo sudadera zahar bat eta oihal zatiak eraman beharko dituzte tailerrera. Otsailaren 9an, berriz, 12 eta 14 urte bitartekoen txanda izango da; bigarren saio horretara oihal handi bat edo izara bat eraman beharko dute parte-hartzaileek. Bi saioak 10:30ean hasi eta 12:00etan bukatuko dira

Bi tailerretarako izen-ematea etzi, hilak 8, itxiko dute; plazal mugatuak dira eta izena ematea, doan. Izena ematerakoan, tailerra bakarrik egingo duen edota laguntzaileren batek parte hartuko duen esan beharko du ikasleak. Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko, Ingurugiro Etxera joan edo hango 943812448 telefonora deitu behar da.