Erotikan Plax!-eko Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus 2017ko ots. 6a, 18:29
Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Uztarriako egoitzan izan dira irakurleen galderei erantzuten.

Arremanitz kooperatibako kideak dira Egiguren eta Mendizabal. Haremanen inguruan, kondoiaren erabileraz, harreman erotikoak indarberritzeaz eta beste hainbat kontutaz aritu dira. 

Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitz kooperatibako kideak dira eta gaur, astelehena, Uztarriaren erredakzioan izan dira, webguneko irakurle eta erabiltzaileek egindako galderak erantzuten. Irakurri hemen elkarrizketa digital osoa.

Hezkidetzaren, sexualitatearen eta tratu onen inguruko saioak eskaintzen dituzte herriko ikastetxeetan, eta horrez gain, Plax! bikote aholkularitza eskaintzen dute hilean sei orduz, Sindikatu Zaharrean.