Mikel Orbegozo, Jaenetik Ebrora

Uztarria.eus 2017ko ots. 6a, 11:45
Mikel Orbegozo (Jaen Futbol Taldea)

Neguko fitxaketa epean, Jaen taldea utzi, eta Ebrorekin fitxatu du futbolariak azpeitiarrak denboraldiaren bukaerara arte.

Jaen Futbol Taldea utzi eta Ebro taldearekin fitxatu du Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak denboraldiaren bukaerara arte. Iazko udan fitxatu zuen Orbegozok Espainiako Bigarren B mailako Jaen taldearekin, eta neguko fitxaketa epean Zaragozako (Aragoi, Espainia) taldera mugitzea erabaki du.

Realean, Gimnastic de Tarragonan, Getafen,  Sestao Riverren, Amorebietan, Compostelan eta Marbellan aritutakoa da aurrelari azpeitiarra.