Erotikan plax!-eko kideak elkarrizketa digitalean izango dira gaur

Uztarria.eus 2017ko ots. 6a, 10:06

12:30etik aurrera zuek egindako galderei erantzungo diete Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideek. Bidali ordurako zure galderak hona

Hezkidetzaren, sexualitatearen eta tratu onen inguruko saioak eskaintzen dituzte herriko ikastetxeetan, eta horrez gain, Plax! bikote aholkularitza eskaintzen dute hilean sei orduz, Sindikatu Zaharrean. Azpeitiko aurrez aurreko hitzorduetaz Mendizabal arduratzen da.