Jendetza Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusten, Izarraitz pilotalekuan

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 4a, 21:10

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Tipi-tapa Korrika! ikuskizunarekin leporaino bete da Izarraitz pilotalekua, gaur arratsaldean. Azken urteetan egin ohi bezala, Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia, eta 1.200n lagun inguru izan dira bertan. 16.30ak pasatxoan hasi bada ere emanaldia, askoz ere lehenago ilara luzea sortu da pilotalekuaren kanpokaldean. Sarrera guztiak agortuta zeuden gaurko, eta haurrek gogotik gozatu dute. Emanaldian parte hartu dute herriko hiru ikastetxeetako ikasleek, eta Urola Erdiko Korrikako arduradunekin batera igo dira oholtzara. Haiez gain, agertokian izan dira Goienetxe fundazioko kideak ere.