'Figuras ocultas' eta '¡Canta!' filmak ikusgai gaurtik hasita, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko ots. 3a, 10:13

Soreasuko asteburuko zine eskaintza ohikoa baino egun bat lehenago hasiko da aste honetan. Izan ere, bihar, zapatua, Oskarbiden kontzertua izango denez Soreasun, zapatu gaueko zine emanaldia gaur eskainiko dute. Hala, gaur, 22:00etan Figuras ocultas filma izango da ikusgai 22:00etan hasita. Igandean, hilaren 5ean, berriz, Canta! filma eskainiko dute 16:30etik aurrera, eta 19:00etan berriro eskainiko dute Figuras ocultas. Astelehenean, ikusleen egunean, Figuras ocultas izango da ikusgai 21:30ean hasita.

Figuras Ocultas filmak NASAn lan egin zuten hiru emakume afroamerikarren historia kontatzen du, eta 60. hamarkadan kokatzen da. Ameriketako Estatu Batuetako beltzen eskubideen aldeko borrokaren erdian eta espaziora iristeko erronkaren aurrean, hiru emakumeak John Glenn astronauta espaziora eramateko proiektuan lanean dabiltza buru-belarri. Arrazakeriaren gaia mahaigaineratzen du filmak. 

¡Canta! animaziozko filma da. Buster Moon, koala bat, arrakastatsua izandako areto bateko burua da. Buster oso optimista da, baina baita lotsagabea ere. Aretoa maite du edozerren gainetik. Bere ametsa pikutara doa, eta azken aukera bat gelditzen zaio: munduko kantu lehiaketarik handiena antolatzea.