Igor Froilanek irabazi du 2016ko Herriz Herri argazki rallyen liga

Uztarria.eus 2017ko urt. 31a, 18:59
Igor Froilan (ezkerrean) Lagun Onak MBko Aitor Unanuerekin, 2016ko Mendiko eta Udazkeneko Rallyaren sari nagusia eskuetan duela. (AAE)

Lau azpeitiar argazkilari sailkatu dira aurreneko hamarren artean: Iñaki Etxenagusia bosgarrena izan da, Juan Mari Ibarzabal seigarrena, eta Maider Odriozola zortzigarrena.

Igor Froilan Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak irabazi du 2016ko Herriz Herri argazki rallyen liga; hainbat herritako argazkilari elkarteek urtean zehar antolatutako rallyetako emaitzak kontuan hartuta osatzen dute Herriz Herri sariketaren sailkapena, eta Froilanentzat izango da iazkoaren sari nagusia.

Froilan ez ezik, Azpeitiko argazkilari gehiago ere ondo sailkatu dira 2016ko Herriz Herrin eta, guztira, lau azpeitiar ageri dira aurreneko hamar sailkatuen artean: Froilan irabazlea, Iñaki Etxenagusia (5. postuan), Juan Mari Ibarzabal (6.) eta Maider Odriozola (8.).

Zapatuan, otsailak 4, izango da 2016ko Herriz Herri argazki rallyen ligako sari banaketa ekitaldia, Irungo Argazki Elkartearen egoitzan.