Eskaintzen dituen kirol jarduera desberdinetan izena emateko aukera zabalik dagoela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak. Zumba, abdominal hipopresiboak, pilates, Total Training edo Jump bezalako ikastaroetako hainbat taldetan libre daude plazak, eta izena eman daiteke horietan. "Ordutegi eta ekintza eskaintza zabala du nahi duenak eskura", azaldu dute Kirol Patronatuaren arduradunek.
Informazio gehiago behar duenak igerilekura joan edo hango 943814121 telefonora deitu dezake. Izena eman nahi duenak, berriz, igerilekutik pasatu beharko du.