Esteban Orbegozoren kontrako epaiketa salatu dute plazan

Uztarria.eus 2017ko urt. 26a, 20:35

Epaiketa politikorik ez. Esteban libre zioen pankartaren atzean elkartu da hainbat herritar 19:00etan, plazan (argazkian), Loiolako herri harresian atxilotu eta gaur Donostian epaitzen hasi diren Esteban Orbegozo azpeitiarrari babesa adierazteko. Kontzentrazioa egiten zuten bitartean eman dute gaur Donostian jazotakoaren berri, eta handik bueltan autobusean zetorren Orbegozo bera iristeko zain gelditu dira. Gaurkoa berandu hasi eta luzatu ondoren, epaiketaren bigarren saioa otsailaren 3an egitea erabaki du epaileak.