Salgai daude Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko urt. 25a, 11:06

Otsailaren 4an izango da emanaldia Izarraitz pilotalekuan, 16:30ean hasita. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du ikuskizuna.

Tipi tapa Korrika! ikuskizuna aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek otsailaren 4an, Izarraitz pilotalekuan. Emanaldia 16:30ean hasiko da, Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatuta. Sarrerak 7,50 euroan jarri dituzte salgai Berdie, Laratz, Pastorkua eta Eguzkitza tabarnetan eta Trenbide kafetegian, Polikiroldegian, Lasa gozotegian, Lorean (Urrestilla) eta Uztaro haurreskolan.