20. Korrika antolatzeko batzordea eratzeko aurreneko bilera egingo dute bihar

Uztarria.eus 2017ko urt. 23a, 13:24
(AEK)

Aurtengo Korrika antolatzera begira egongo diren zereginak izango dituzte hizpide. Antolaketa lanetan aritzeko prest dagoen herritar orok har dezake parte biharko bilkuran.

20. Korrika antolatzeko batzordeak eratzeko bilkurak deitu ditu AEK-k herriz herri. Azpeitian, bihar, urtarrilak 24, egingo dute batzordea sortzeko aurreneko bilera, Sindikatu Zaharrean, 20:00etan hasita. Bertan, korrika antolatzera begira egongo diren zereginen inguruan hitz egingo dute, eta antolaketa lanetan aritzeko prest dagoen herritar orok har dezake parte.

Apirilaren 5ean pasatuko da 20. Korrika Azpeititik, 05:20ak aldera.