Sansebastianak 2017

Ikasleak, atabalak astintzeko prest

Uztarria.eus 2017ko urt. 19a, 13:45

Arratsaldean murgilduko dira sansebastian giroan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean. Herriko txikienak ere prest daude ikastetxeetako jolastokiak burrunbaz betetzeko. Iraurgiko ikasleak, aldiz, ikastetxetik kalera irtengo dira danborrak jotzera.

Danborrak astintzeko prest dira dagoeneko herriko ikastetxeetako ikasleak. Izan ere, gaur, San Sebastian bezpera, arratsaldean ikasleen danborraden txanda izango da.

Danborrak jotzen aurrenak Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak izango dira. Karmelo Etxegaraik Euskal Herria kalean duen eraikinean 15:30ean hasiko da ikasleen danborrada. Perdillegiko ikastetxean, berriz, 16:00etan dute hitzordua. Ikasberri Ikastolako ikasleak ere 16:00etan hasiko dira danborrak astintzen. Bertan Haur Hezkuntzako txikienetatik hasi eta LH6 mailara artekoek batera ospatuko dute festa.

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, aldiz, berrikuntzekin datoz aurtengoan. Izan ere, Betharrametako eraikineko obrak direla eta, ikastetxetik kalera irtengo dira. Honakoa da prestatu duten egitaraua:

15:30ean: San Martin Egoitzan DBH1.mailako ikasleek danborra joko dute.

15:45ean: San Martin Egoitzaren aurretik, DBH1. eta 2.mailako ikasleak eta LH 1. eta 2.mailakoak, guztiak batera, Olazko Andramariaren plazara abiatuko dira.

15:50ean: Olazko Andramariaren plazan, Artetxeko bihurgune parean, LHko eta DBHko ikasleak elkartuko dira, eta danborradari hasiera emango diote.

Plazara jaitsi eta Done Jakue kaletik parrokira iritsiko dira.

16:10ean: Parroki aurrean danborrada egingo dute ikasle guztiak batera.