Madalenako ermitaren ondoko etxea botatzen ari dira

Uztarria.eus 2017ko urt. 18a, 14:00

Madalena auzoko ermitaren ondoko etxea botatzen ari dira egunotan. Astelehenean, urtarrilaren 16an, hasi ziren eraikina eraisten, eta ostiralerako lanak bukatuta izatea aurreikusten dute. Langileek azaldu dutenez, "lanak asko zaildu" dizkie ermita ondoan izateak. Izan ere, horma bakarrak banatzen zituen bi eraikinak, eta Madalenako ermita eraikin historikoa izanik, eraiste lanak "kontu handiz" egin behar izan dituzte.

Madalenako ermita kultur ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2006an.