Jagoba Beobide, Santanderreko Racing taldera

Uztarria.eus 2017ko urt. 18a, 10:43
Jagoba Beobide.

Ekainaren 30era arte sinatu du kontratua futbolari azpeitiarrak. Espainiako Bigarren B Mailako kluba da Racing.

Datozen hilabeteetan Santanderreko Racing taldearekin jokatuko du Jagoba Beobide (Azpeitia, 1987) futbolariak. Atzo, asteartea, sinatu zuen ekainaren 30era arteko kontratua Espainiako Bigarren B Mailako klubarekin. Hala, Beobide Angel Viadero entrenatzailearen aginduetara egongo da aurrerantzean.

Futbolari azpeitiarra joan den abenduan Real Union taldearekin aritu da entrenatzen, eta hainbat hedabidek jakinarazi duenez, Hercules taldearen eskaintza baztertu du Beobidek. 

Iazko udatik talderik gabe egon da azpeitiarra. Azken lau denboraldietan Alaves taldean aritu da Jagoba Beobide, baina Gasteizko taldea Lehen Mailara igotzean ez zioten kontratua berritu azpeitiarrari.