Urtegia, ia beteta

Uztarria.eus 2017ko urt. 17a, 17:39

Hamabi eguneko tartearekin aterata daude ondoko bi argazkiak. Orain dela hamabi egun, Errege bezperan, oso behean zegoen ura Ibai-Eder urtegian. Paretatik gertuko penditzean urtegiaren betetze maila irudikatzen duten marka guztiak agerian zeuden, eta ura barreneko markatik beherago zegoen nabarmen, azpiko irudian ikus daitekeen bezala. Gaur eguerdian, baina, oso bestelakoa zen urtegiaren itxura, gaineko argazkian ikusten denez. Azken egunetako euri jasen ondoren, urte hasierako egunetako ur kopurua ia biderkatu egin da urtegian: beheko argazkiaren unean %47,32koa zen betetze maila, eta gaur %90,90ekoa.