Sokaitz eskalada taldean izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2017ko urt. 17a, 14:40

Urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean, eta otsailaren 6an eta 13an egongo da izena emateko aukera, Sokaitz eskalada taldeak duen lokalean. 

Azpeitiko Sokaitz eskalada taldeak klubean aritzeko izena emateko epea zabaldu du. Taldeko batzordea honako egunetan egongo da bazkidetzak jasotzen eta informazioa ematen Sokaitz eskalada taldeak duen lokalean (Gaztetxearen ondoan): urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean, eta otsailaren 6an eta 13an, 21:00etan.

Taldeak adierazi du egun horietatik aparte ezingo dela izenik eman. Egun horietan joaterik ez dutenek ordezkariren bat bidal dezakete. Izena ematerako orduan, NAN-a, kirol patronatuko txartela (bazkide izanez gero) eta kontu korronteko zenbakia eraman beharko dute.