Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partida doan ikusteko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2017ko urt. 16a, 14:23
Ostegunean izango da partida, 21:15ean.

Errege Kopako final laurdenetako partida izango da ostegunekoa. Autobuserako izena ematen dutenek, 2 euro ordainduta, partidarako sarrera doan izango dute. Etxe-Zuri tabernan eman behar da izena, gaurko 22:00ak baino lehen.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 19an, Errege Kopako final laurdenetako partida jokatuko dute Realak eta Bartzelonak Anoetan, eta partida hori ikustera joateko autobusa antolatu dute. Autobuserako izen-ematea bi euro ordaindu beharko da, eta apuntatzen diren herritarrek doan izango dute partidarako sarrera. Etxe-Zuri tabernan edo 943-02 68 56 telefonora deituta eman behar da izena, gaurko 22:00ak baino lehen.