Jaso dituzte opari txartelak Errege Zozketako saridunek

Uztarria.eus 2017ko urt. 16a, 11:08

Azpeitiko Udalak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean abian jarritako Errege zozketako saridunak jaso dituzte beren opari txartelak. Josune Otaegi, Maria Jesus Etxeberria eta Genoveva Oiarzabal izan dira saridunak, eta joan den ostiralean, hilaren 13an, jaso zituzten Azpeitiko saltokietan gastatzeko 500 euroko erosketa bonoak Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotziaren eta Xabier Aldalur Bertan Merkatari Elkarteko teknikariaren eskutik.

 

42.075 zenbakia Josune Otaegik zuen, Santi Lazkano kirolak dendan eskuratuta; 35.831 zenbakia Maria Jesus Etxeberriak, Yuritz Oinetakoak dendan eskuratuta eta 20.607 zenbakia Genoveva Oiarzabalek, Kontxi Arraindegian eginiko erosketan eskuratuta.

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak eskerrak eman dizkiete Erregetako Zozketan parte hartu duten saltoki guztiei, eta baita Gabonetako erosketak Azpeitian egin dituzten herritar guztiei ere.