Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari izendatu dute berriro

Uztarria.eus 2017ko urt. 15a, 19:44
Angel Gurrutxaga Montmeloko zirkuituan.

Bi pertsona aurkeztu dira hautagaitzara, eta Gurrutxaga izendatu dute lehendakari berriz ere. Era honetan, federazioko buru bezala hirugarren agintaldia hasiko du Gurrutxagak. 

Angel Gurrutxaga azpeitiarra izango da beste lau urtez Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea. Atzo, zapatua, egin zuten batzar orokorra, eta bi pertsona aurkeztu ziren hautagaitzara. Gurrutxaga izendatu dute lehendakari berriz ere. Era honetan, federazioko buru bezala hirugarren agintaldia hasiko du Gurrutxagak. 

Euskadiko Automobilismo Federazioaren lehendakari kargua hartu zuenean elkarrizketatu zuen Angel Gurrutxaga Uztarriak, 2010ean.