'Belleza oculta' eta 'Ribbit' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko urt. 13a, 12:14

Ohiko zine eskaintza martxan da Soreasu antzokian, eta datozen egunetan Belleza oculta eta Ribbit filmak izango dira ikusgai. Bihar, zapatua, Belleza oculta eskainiko dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Ribbit filma eskainiko dute 16:30etan, gaztetxoei zuzenduta, eta 19:30etan Belleza oculta eskainiko dute berriro. Astelehenean, ikuslearen egunean, Belleza oculta pelikula izango da ikusga, 21:30ean hasita. 

Belleza oculta 2016an ekoiztutako drama generoko filma da. Howard Inlet (Will Smith) New Yorkeko exekutibo arrakastatsua da, harik eta ezbehar batek bizitza aldatzen dion arte. Horrek depresio sakonera eramango du. Bere lagunek ahal dutena eginez lagunduko diote zulotik ateratzeko, eta horretarako, plan berezi bat prestatuko dute; sufrimeduari modu bitxi eta gizatiar batean egin beharko dio aurre, baina aurreikusi ezin zituzten emaitzak ekarriko ditu.