Bihar zabalduko dute txotx denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus 2017ko urt. 12a, 12:33
Iazko sagardo denboraldiaren irekiera ekitaldiko irudia.

20:30ean egingo dute kupelen irekiera ekitaldia. Mikel Larrañaga aizkolaria arduratuko da Añotako sagardo denboraldia zabaltzeaz.

Bihar, hilak 13, zabalduko dute txotx denboraldia Añota sagardotegian. Kupelen irekiera ekitaldia 20:30ean egingo dute, eta txotxa zabaltzearen arduraduna Mikel Larrañaga aizkolaria (Gipuzkoako txapelduna eta Euskal Herriko Txapelketa nagusian hirugarrena) izango da; berak emango dio aurreneko tragoa sagardoari. 

Totxaren irekiera ekitaldiak bertsoei ere egingo die lekua aurtengoan ere. Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso ariko dira bertsotan. Horrekin batera, Kupela taldearen erromeriak alaituko du festa. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta Añotara joateko autobus zerbitzua egongo da.