Sebastian Gurrutxaga nuarbetarra da Mutriku sokatira taldeko entrenatzaile berria

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 11a, 17:34

Gurrutxaga Nuarbe taldearekin aritutakoa da urte luzez, eta nazioarteko txapelketetan ere eskarmentu handia du.

Sebastian Gurrutxaga Loreto azpeitiarrak entrenatuko du aurtengo denboraldian Mutriku sokatira taldea. Gurrutxaga Nuarbe taldearekin aritutakoa da urte luzez, eta nazioarteko txapelketetan ere eskarmentu handia du. Angel Arrieta mutrikuarra izan da azken bost urteetan taldearen entrenatzailea, eta haren lekukoa hartuko du Gurrutxagak. "Hainbeste urte taldean aritu eta gero, Angelek iaz ozta-ozta esan zigun baietz. Angelek taldea utziko zuela planteatu zuenean, norbait derrigorrean behar genuen, eta Gurrutxagari deitzea erabaki genuen", azaldu dute taldeko kideek.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.