Ordainketak mugikorretik egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2017ko urt. 11a, 13:47

18:00etan hasiko da saioa, eta bi orduko iraupena izango du. 

Azpeitiko KZ guneak antolatuta, ordainketak mugikor bidez egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute gaur, asteazkena, Sindikatu Zaharrean. Saioa 18:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Euskaraz eskainiko dute ikastaroa, eta doakoa da. Bertan, ekitaldi kulturaletako (kontzertuetako, antzerkietako...), hegazkineko, treneko edo bidaiatzeko bestelako txartelak erosten erakutsiko dute.