Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du DYAk datozen asteetarako

Uztarria.eus 2017ko urt. 11a, 11:53

Urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartean eskainiko dituzte saioak, 19:00etatik 21:00etara, DYAk Urola kalean duen egoitzan. Matrikula 110 euro ordaindu beharko da. 

Gipuzkoako DYAk Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitiko DYAko Ordezkaritzan (Urola kalean). Urtarrilaren 23tik otsailaren 10era izango da ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara. Edonork eman dezake izena, baina ikasle kopurua mugatua izango da. Matrikula 110 eurokoa da.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez ezagupenik izatea ez da beharrezkoa, eta egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute. Besteak beste, bihotz eta birika susperketa nola egin nahiz zauri edo erredurak nola sendatu ikasiko dute ikasleek.

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituztenek Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroan izena eman edo horren inguruko informazio gehiago nahi duenak, 942-46 46 22 telefonora deitu dezake.