Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du argazki elkarteak

Uztarria.eus 2017ko urt. 10a, 18:01
Reflex motako kamerak erabiliko dituzte ikastaroan.

Otsailaren 1ean hasi eta martxo bukaera arte luzatuko da. Saioak asteazkenetan izango dira, iluntzean. Izena emateko epea, berriz, urtarrilaren 24an amaituko da, elkartearen helbide elektronikoan. Reflex motako argazki kamera digitalak erabiliko dira eta ikasle bakoitzak bere kamera eraman beharko du saioetara.

Aurten ere antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa. Reflex motako kamera digitalen oinarrizko mailako erabilera irakatsiko dute ikastaroan; ikasle bakoitzak bere kamera eraman beharko du saioetara. Ikastaroa euskaraz emango dute

Otsailaren 1etik martxoaren 29ra emango dute ikastaroa; amaiera data aldatu daitekela aurreratu dute, hala ere, antolatzaileek. Saioak asteazken iluntzetan izango dira, 20:00etatik 21:30era, elkartearen egoitzan (Perez Arregi plazako 1. zenbakian, Telefonicaren eraikin zaharreko lehen solairuan); irteera praktikoak ere egingo dituzte. Guztira, 20 orduko ikastaroa izango da

Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 24a dute izena emateko azken eguna; baina izen-ematearen hurrenkera errespetatuko dute antolatzaileek lehentasuna ezartzeko, hala behar izanez gero. Prezioa 60 euro dira. Izena emateko, berriz, Azpeitiko Argazki Elkartearen aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com idatzi behar da mezua.