Zabalik da mendeko pertsonei gizarte erakundeetan osasun arreta emateko ikastaroko izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko urt. 10a, 12:57

Hilaren 23an hasiko da ikastaroa, eta bertan izena emateko azken eguna urtarrilaren 17a da. Saio teorikoak zein praktikoak eskainiko dituzte. 

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzutako sailak Lanbiderekin elkarlanean, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan osasun arreta emateko ikastaroa jarriko du martxan, urtarrilaren 23an, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko.

Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta zati teorikoa eta praktikoa izango ditu. Saio teorikoak urtarrilaren 23tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, 15:00etatik 19:00etara. Ondoren, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. 

Izena eman nahi duten pertsonek, urtarrilaren 17a baino lehen egin beharko dute, Lanbiden, eta ezinbestekoa izango da lehen mailako ikasketa ziurtagiria eta eskola graduatua aurkeztea. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago jaso edo zalantzak argitu nahi dituztenek Udaleko Gizarte Zerbitzutako sailarekin harremanetan jar daitezke, 943 15 72 00 telefonora deituta edo ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzita.