Alex Berasategiren argazkia, mundu mailako publizitate agentzia baten webgunean

Uztarria.eus 2017ko urt. 9a, 13:26
One Eyeland agentziaren webgunerako aukeratu duten irudia.

OneEyeland webgunean argitaratu dute azpeitiarraren argazkia. Mundu mailan publizitate agentzia ezaguna da One Eyeland eta mundu mailako argazkilarien irudi batzuk nabarmendu dituzte 

One Eyeland publizitate agentziak Alex Berasategi azpeitiarraren argazki bat aukeratu du bere webgunerako. Mundu mailan publizitate agentzia ezaguna da One Eyeland eta mundu mailako argazkilarien irudi batzuk nabarmendu dituzte official selection sailean. Horien artean da Berasategiren argazkia. 

Mundu mailako diseinatzaile eta argazkilari profesionalen lanekin sailkapen ezberdinak egiten ditu One Eyeland-ek: Eguneko argazkia (picture of the day), asteko argazkilaria (photographer of the week) eta asteko argazkia (picture of the week), besteak beste. Sailkapen horietan aukeratua izateko, ordea, lehenik sailkapen ofizialean (official selection) sartu behar izaten dute argazkilari eta diseinatzaileek. 

Alex Berasategik bere sare sozialetan adierazi duenez, "oso pozik" dago lortutakoarekin: "Lan oso desberdinekin lortzeak bere zailtasuna dauka, eta horregatik oraindik eta garrantzi handiagoa du niretzat. Orain lanean jarraitzea besterik ez dugu".