Zabalik da sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko tailerrean izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko urt. 9a, 12:57

Tailerrak lau saio izango ditu, eta aurrenekoa urtarrilaren 17an izango da. Ikastaroa 18 urtetik gorako herritarrei eta sukaldaritza mota horretan hasiberriak direnei zuzenduta dago. Plazak mugatuta daude. 

Gaur, urtarrilak 9, zabaldu dute Gazteria Sailak antolatutako sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko tailerrean izena emateko epea. Ikastaroa 18 urtetik gorako herritarrei eta sukaldaritza mota horretan hasiberriak direnei zuzenduta dago. Guztira lau saio egingo dituzte astearteetan, 18:00etatik 21:00etara, honako data hauetan: urtarrilaren 17an, 24an eta 31n eta otsailaren 7an. Sukaldaritzako eskola guztiak Gaztelekuan eskainiko dituzte. Ikastaroaren kostua 35 eurokoa izango da ikasle eta langabetuentzat eta gainerakoentzat, berriz, 40 euro. Plaza mugatuak izango dira, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek Gazte Informazio Bulegoan (GIB) egin dezakete, bulegora bertaratuta, 943 15 71 60 telefonora deituta edo gib@azpeitia.eus helbidera mezua bidalita. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 13a, ostirala, izango da.