Xanti Rodriguez, argazkilaritzako Goya Sarietako finalisten artean

Uztarria.eus 2017ko urt. 9a, 11:47

Sorkuntza Librea arloaren barruan hautatu dute Rodriguezen irudia finalerako. Urtarrilaren 28an jakinaraziko dituzte saridunak.

Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) 2017ko argazkilaritzako Goya Sarietarako finalera sailkatu da. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) banatzen ditu sariok, eta Sorkuntza Librea arloaren barruan hautatu dute Rodriguezen irudia finalerako. Urtarrilaren 28an jakinaraziko dituzte saridunak.

Ez da argazkilari azpeitiarra Goya sarietako finalisten artean dagoen aurreneko aldia. Izan ere, 2015ean publizitate arloko Goya saria eskuratu zuen Rodriguezek, Azpeitiko Topa tabernarentzako egindako diseinu proiektuaren barruko argitaratu gabeko lan bati esker. 2011n eta 2013an, aldiz, Goya saria eskuratzeko atarian gelditu zen azpeitiarra.