'Bizikidetza emakumeen ahotsetan' mahai-ingurua eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2017ko urt. 9a, 11:30
Azpeitiko Bizikidetza Foroaren agurreko ekitaldiaren une bat.

Bizikidetza Foroan parte hartu zuten Miren Odriozolak, Alaitz Aguadok eta Mertxe Urtuzagak eskainiko dute solasaldia, bi urte eta erdiko prozesuan bizitako esperientzietatik abiatuta.

Bizikidetza ardatz duen Bizikidetza emakumeen ahotsetan mahai ingurua eskainiko dute bihar, asteartea, Miren Odriozolak, Alaitz Aguadok eta Mertxe Urtuzagak. Azpeitiko Bizikidetza Foroko kideak dira hirurak, eta bi urte eta erdiko prozesuan bizitako esperientziez solastuko dira bihar, besteak beste. Emakumeen Txokoan eskainiko dute mahai-ingurua, 19:30ean hasita. Saioa gidatzeaz Aitziber Blanco Bizikidetza Foroko dinamizatzailea arduratuko da. 

Joan den abenduan eman zioten amaiera Azpeitiko Bizikidetza Foroari, bi urte eta erdian landutakoaren eta hausnartutakoaren ondorioak jendaurrean azalduta. Horren inguruko erreportaje luzea kaleratu du Uztarriak otsaileko zenbakian. Datozen egunetan jasoko dute aldizkaria Uztarriaren bazkideek eta harpideek.