Martxan dira Esklaba eta Jesus Maria eraikinaren arteko espaloiaren konponketa lanak

Uztarria.eus 2017ko urt. 9a, 11:01
Esklabetatik Jesus Mariara bitartean konponketak egiten ari diren espaloiaren zati bat.

Momentuz ur hoditeria berritzeko lanak egin dituzte, eta aurrerago "beste hainbat azpiegitura" ere berrituko dituztela aurreratu du Udalak. 

Espaloia konpontzen ari dira Esklaba eta Jesus Maria eraikina arteko bidean. Pasealekuaren alboetan dauden zuhaitzen sustraiek espaloiko hainbat puntutan koskak sortu zituzten, eta espaloiaren egoeraren jakitun, eta hainbat herritarrek iazkoko Denon artean prozesuan eskaera egin ostean, konponketa lanei ekitea erabaki zuen Udalak.

Orain artean ur hoditeria berritzeko lanak egin dituzte, eta "beste hainbat azpiegitura" ere berrituko dituztela aurreratu du Udalak. Espaloia eraberritzeko lanek 30.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.