Aitor Azpiazu eta Iñigo Unanue txapeldun, Korrale-Orkatz mus txapelketan

Uztarria.eus 2017ko urt. 7a, 14:43

Atzo, urtarrilak 6, mus txapelketa jokatu zen Korrale tabernan eta Orkatz Kultur Elkartean, eta Aitor Azpiazuk eta Iñigo Unanuek eraman zuten txapela. Guztira 69 bikotek hartu zuten parte. Bikote irabazleak 500 euro eta txapelak eskuratu zituen; bigarren sailkatu zen bikoteak, 250 euro; hirugarrenak 100 euro; eta laugarrenak, Korralen bi lagunentzako afaria.

Txapelketa amaitzean, urtarrilaren 14an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko deialdia egin zuten. Horrez gain, mobilizaziora joateko autobuserako izen-ematea Orkatz, Pastorkua eta Izaro tabernetan egin daitekeela gogoratu zuten.