Erregetako zozketak baditu zenbaki sarituak

Uztarria.eus 2017ko urt. 7a, 13:51

Honakoak dira zenbaki sarituak: 42.075, 35.831 eta 20.607. Horien jabeek 500 euro eskuratuko dituzte Azpeitiko dendetan gastatzeko. Irabazleek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute Bertan merkatari elkartearekin edo udalarekin harremanetan jartzeko.

Udalak herriko dendetan gastatzeko 500 euroko hiru bono zozkatu ditu erregetako zozketan. Azpeitiko saltokietan erosketak egin dituzten herritarrei zenbakidun boletoak banatu dizkiete azken bi asteetan, eta zenbaki horietako hiru saritu dituzte: 42.075, 35.831 eta 20.607 zenbakidunak, hain zuzen. Hala, boleto horien jabeek 500 euroko erosketa txartela irabaziko dute.

Irabazleek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute Bertan merkatari elkartearekin edo udalarekin harremanetan jartzeko. Epe horretan saridun zenbakia agertzen ez bada, ordezkoen txanda izango da.