Espainiako finala galdu du kadete mailako emakumezkoen saskibaloiko Euskadiko selekzioak

Uztarria.eus 2017ko urt. 7a, 13:33
Kadete mailako emakumezkoen taldea, atzo finalera sailkatu ostean.

Kataluniaren aurka jokatu du Euskadiko selekzioak, eta 45-61 galdu dute. Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundia Iraurgi Saskibaloiko ordezkariak talde horretan aritu dira, eta txapelketa txukuna jokatu dute.

Kadete mailako emakumezkoen saskibaloiko Euskadiko selekzioak ezin izan du selekzioen arteko saskibaloiko Espainiako Txapelketako finala irabazi. Gaur, zapatua, jokatu dute finala Kataluniaren aurka, eta 45-61 amaitu da norgehiagoka. Atzo Andaluziaren aurka jokatu zuten finalerdia, eta 72-66 gailendu zen Euskadiko selekzioa. Gaurko partidan, baina, ia 20 punturen aldearekin kataluniarrak gailendu dira markagailuan. Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundia Iraurgi Saskibaloiko jokalariak talde horretan aritu dira, eta txapelketa txukuna jokatu dute.

Joan den asteartean hasi eta gaur arte jokatu dute selekzioen arteko saskibaloiko Espainiako Txapelketa Huelvan (Andaluzia, Espainia) eta kadete mailako emakumeez gain, Iraurgi Saskibaloiko ordezkari gehiago izan dira bertan. Hain zuzen, Paula Sanjuan, Aroa Odriozola eta Mikel Olaizola infantilek ere jokatu dute txapelketa. Infantil nesken eta mutilen taldeak mailaz jaitsi dira. Horiez gain, Joseba Lizarralde, Aritz Aldalur, Intza Lizarazu eta Luis Agirre entrenatzaileak ere Huelvan izan dira, baita Ainara Epelde azpeitiar fisioterapeuta ere.