Aparkalekua egingo dute Etxebeltz eta Loiolabide arteko lur-eremuan

Uztarria.eus 2017ko urt. 5a, 11:25
Etxebeltz eta Loiolabide arteko lur eremua.

Aparkalekuaz gain, Loiolara bideko bi eremuen arteko paseoa eta bidegorria lotuko dituen obrak hasiko dituzte datozen egunetan. Lanak hiru hilabetean bukatuta izango direla aurreikusten du Udalak.

Bukatu dituzte Etxebeltz eta Loiolabide arteko lur-eremua egonkortzeko lanak, eta orain, autoentzako 35 plaza gehiago eskainiko dituen aparkalekua egingo dute bertan. Horrez gain, Loiolara bideko bi eremuen arteko paseoa eta bidegorria lotuko dituen obrak hasiko dituzte datozen egunetan. Lanak hiru hilabetean bukatuta izango direla aurreikusten du Udalak. Guztira 230.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lan horiek.