Hurrengo astean hasiko dira sansebastianetako danborradetako entseguak

Uztarria.eus 2017ko urt. 4a, 13:11
Iazko entseguetako irudia.

Helduen entseguak Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte urtarrilaren 12an, 17an eta 18an, 21:00etan hasita. Umeenak, berriz, hilaren 16an, 17an eta 18an izango dira, 15:45ean, Izarraitzen.

Geroz eta gertuago daude sansebastianak, eta prestaketa lanak ere gerturatzen ari dira. Hala, denborradako entseguak datorren astean hasiko dituzte. Helduen danborradako entseguak urtarrilaren 12an, 17an eta 18an egingo dituzte. Helduek Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entsegu guztiak, 21:00etan hasita. 

Umeen danborradako entseguak, berriz, hilaren 16an, astelehenez, hilaren 17an, asteartez, eta hilaren 18an, asteazkenez, izango dira, 15:45ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Umeen danborrada San Sebastian egunez egingo da, eta, ohiko taldeez gain, Hazparneko hiru ikastetxeetako haurrekin osatutako talde bat ere aterako da. Izan ere, aurten Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela 30 urte betetzen dira, eta hori ospatzeko antolatu diren egitasmoen barruan dago danborradakoa.