Mamen Aiertzaren margolanen erakusketa ikusgai dago Mugari tabernan

Uztarria.eus 2017ko urt. 4a, 12:47

Mamen Aiertza errezildarraren hainbat margolan ikusgai jarri dituzte Mugari tabernan. Erakusketa bost astez izango da ikusgai, eta margolanak behatzeaz gain, horiek erosteko aukera ere izango da. Gehienbat paisaia ezberdinak margotzen ditu Aiertzak, mendiak eta basoak kasu. Artista errezildarraren zortzi koadro daude ikusgai Mugarin.