Iraurgiko jokalariak eta entrenatzaileak, selekzioen arteko Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko urt. 3a, 18:51

Gaur hasi eta urtarrilaren 7ra arte, selekzioen arteko saskibaloiko Espainiako Txapelketa jokatuko dute Huelvan (Andaluzia, Espainia) eta Iraurgi Saskibaloiko ordezkariak ere ariko dira han, Euskadiko selekzioekin. Jokalariei dagokienez, Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundia kadeteak; eta Paula Sanjuan, Aroa Odriozola eta Mikel Olaizola infantilak dira txapelketa jokatuko dutenak. Horiez gain, Joseba Lizarralde, Aritz Aldalur, Intza Lizarazu eta Luis Agirre entrenatzaileak ere Huelvan dira, Ainara Epelde azpeitiar fisioterapeuta bezalaxe.

Klubak zabaldu duen argazki honetan, ISBren ordezkaritza osoa ikus daiteke.