Sansilbestreko II. Lasterketa Inklusiboa, bideoan

Uztarria.eus 2017ko urt. 3a, 19:20

2015ekoan hasitako bideari jarraituz, 2016ko Azpeitiko sansilbestrean II. Lasterketa Inklusiboa egin zuten, Xeyek eta Txolartek elkarlanean antolatuta. Patinatzaileen probaren aurretik, plazatik abiatu eta plazan bukatu, 400 metroko ibilbidea osatu zuten hainbat lagunek. Lasterketa horren irudiekin eta aurreko beroketa saiokoekin osatu dute bideo hau Txolarteko lagunek.