Euskal presoen eskubideen urraketak salatu dituzte ehundaka azpeitiarrek

Uztarria.eus 2016ko abe. 31a, 20:28

Azpeitiko Sare Herritarrak egindako deialdiari erantzunez, ehunka lagunek manifestazioa egin dute arratsean, igerilekutik abiatu eta plazan bukatuz. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira zioen pankarta nagusiaren atzetik beste batzuk ere eraman dituzte, presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzen zituztenak. Plaza sarreran, aurten Sarek urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazioari begirako kanpainan erabiltzen ari den eskuak banatu dituzte manifestarien artean, eta esku horiek altzatuta bukatu dute elkarretaratzea.

Bestetik, Kalera Kalera egitasmoaren barruan, bart itxialdia egin dute Sindikatu Zaharrean, eta goizean Lannemezaneko espetxera martxa egin dute.