2016ko albiste irakurrienak Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2016ko abe. 31a, 10:30

2016ak gaur esango du agur eta, urtero legez, Uztarria.eus-en ere urteak eman duenaren errepasoa egitea tokatzen da. Kasu honetan, ordu gutxi barru bukatuko den urtean webgunean gehien irakurri diren hamar albisteen zerrenda osatuta.

Hauek dira, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 30a bitartean Uztarria.eus-en gehien irakurri diren artikuluak:

1. Onik daude atentatuen unean Istanbuleko aireportuan ziren bi azpeitiarrak

2. Kaleak bete mozorro Karnabal astelehenean

3. Beti bezain elegante

4. Hilda aurkitu dute apirilaren 3tik desagertuta zegoen gizona

5. Walter Becerra eta Maider Fraile izan dira azkarrenak XII. Izarraizko mendi lasterketan

6. Sugegorria Loiolan

7. Komunitate ezberdinetako herritarrek ere ekainaren 5eko herri galdeketa babestu dute

8. Ruben Aranburuk eta Maite Etxezarretak irabazi dute Hartu Trena Eguneko krosa

9. Sanagustin jendez lepo, Bertan merkatari elkarteko moda desfilean

10. Gonbidatuz inguratuta ospatu du Altuna y Uriak 50. urteurrena