"100 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu" dio Udalak Otamendi erloju-dendari

Uztarria.eus 2016ko abe. 29a, 17:09

Joan den abenduaren 17an mendeurrena ospatu ondoren, aste honetan Udalaren errekonozimendua ere jaso du Otamendi erloju-dendak. Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Maite Martinez teknikaria aste honetan izan dira dendan, Jesus Otamendi eta familia osoa zoriontzeko, eta egindako lana errekonozitzeko oroigarria ematen. "100 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu" nahi izan die, modu horretan, Udalak.

Argazkian, Maite Martinez, Jesus Otamendi (oroigarria eskuetan duela) eta Agustin Lizarralde, 100 urte bete dituen dendaren atarian. (Azpeitiko Udala)