Behera egin du odol ateraldien kopuruak 2016an

Uztarria.eus 2016ko abe. 29a, 12:40
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen furgoneta.

Odol Emaileen Elkartetik kezka adierazi dute datuen aurrean, eta gazteak odola ematera animatu nahi dituzte. 

Aurten, iaz bezala, behera egin du odol ateraldien kopuruak Azpeitian. 2015ean, guztira 1.105 odol ateraldi zenbatu zituen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak herrian, eta aurten, berriz, 1.055. Beraz, 50 odol ateraldi gutxiago izan dira aurten. 

Datua "kezkagarria" dela esan du Ramon Etxeberria Odol Emaileen Elkarteko kideak, eta azpimarratu du hurrengo urteetara begira gazteen parte-hartzea ezinbestekoa dela, adineko hainbat herritarrek odola emateari utzi diotelako adinean aurrela joan ahala.

Odol emaileek hileko azken asteazkenetan izaten dute odola ateratzeko zita, 17:00etatik 21:00etara bitartean, anbulatorioan.